Aurkezpena
Bizitzarako Trebetasunak adin txikikoen eta helduen garapen pertsonal eta sozialerako beharrezkoak diren 10 trebetasun psikosozialeko bilduma dira: norberaren burua ezagutzea, enpatia, komunikazio asertiboa, pertsonen arteko harremanak, erabakiak hartzea, arazoak eta gatazkak konpontzea, pentsamendu sortzailea, pentsamendu kritikoa, emozioei eta sentimenduei aurre egiten jakitea, eta tentsioari eta estresari aurre egiten jakitea.
Ikus daitekeenez, Trebetasun Kognitibo, Trebetasun Sozial eta Trebetasun Emozionalen interes bereziko bilduma batez ari gara, gizartearen eta hezkuntzaren alorretan esku hartzeko proiektuetan hainbat esparrutan lan egiteko orduan: pertsonala, soziala eta familiakoa, trebakuntzakoa eta lanbidekoa, etab.
Aurkezten dizkizugun tailerretan, ereduaren sarrera egingo dugu, garatzeko asmoz diseinatutako 4 tresna eskainiko dizkizugu eta horiek erabiltzen trebatuko zaitugu:
- Bizitzarako Trebetasunak. Esku hartzeko gida praktikoa: Gizarte esku-hartzearen arloko profesionalen jabekuntza lortzeko tresna, enpatiarekin, asertibitatearekin eta emozioen kudeaketarekin erlazionatutako trebetasunak jorratuz.
- Bizitzarako trebetasunak, haurtzaroa. 3 minutuko 10 animazioko pack-a, 8-11 urte bitarteko umeen trebetasun psikosozialak hobetzeko 20 lan-saioko proposamenarekin.
- Auzokide berriak. 11 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arrazakeria saihesteko heziketa-proposamena da.
- Ekin diezaiogun berriro, proposamen multibertsala: nerabeen artean bizikidetza sustatzeko 20 proposamen didaktiko dituen tresna, euskarri gisa 3 minutuko 10 animazio dituena.
Nori zuzenduta
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Gazteria eta aisialdiko elkarteetako profesional eta boluntarioak.
- Hezkuntzan esku hartzeko lantaldeetako hezitzaileak.
- Etxe funtzionaletako hezitzaileak.
- Edozein hezkuntza-ziklotako irakasleak.
- Ikastetxeetako orientatzaileak.
- Berritzeguneko aholkulariak.
Egitaraua
I. modulua. Bizitzarako Trebetasunak
- Zer dira Bizitzarako Trebetasunak?
- Ereduaren erabilera praktikoak.
- 10 trebetasun psikosozialak, banan-banan.
II. modulua: Gizartearen eta hezkuntzaren alorretan esku hartzeko lau tresna.
- Bizitzarako Trebetasunak. Esku hartzeko gida praktikoa.
- Bizitzarako trebetasunak, haurtzaroa.
- Auzokide berriak.
- Ekin diezaiogun berriro, proposamen multibertsala.
Materialak
Tailerretan parte hartzen dutenek aurretik deskribatutako 4 tresnak jasoko dituzte dohainik.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
proyectos@edex.es
94 442 57 84
Inskripzioa
Tailerrak doakoak dira, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea horietan parte hartzeko. on line egin dezakezu, edo erantsitako inprimakia bete eta honako helbidera proyectos@edex.es bidalita, bi proposamenetako zeinetan parte hartu nahi duzun zehaztuta.
Era berean, telefonoz ere eman dezakezu izena:
Víctor Moreno
94 442 57 84 |